Erreserba baldintzak

- Izen-emateak Internet bidez soilik egingo dira http://erreserbak.ekogunea.eus helbidean.

- Eskaera betetzerakoan zalantza edo arazo teknikorik baduzu, webgunearen beheko aldean dagoen “Harremanetarako” botoian sakatu edo idatziguzu erreserbak@ekogunea.eus helbidera.

- Matrikula pertsonala eta besterenezina da. Jardueren hasieran identifikatzea eskatuko da.

- Postuak esleitzea eskaera-ordenaren arabera egingo da.

- Erreserba behin betikoa izateko ezinbestekoa da ordainketa egitea. Ordainketa egindakoan, mezu bat bidaliko da erabiltzaileak adierazi duen e-posta helbidera, erreserba datuekin. Gorde datu horiek.

- Ordainketarekin arazoak badituzu jakinaraziguzu “Harremanetarako” botoian sakatuz edo idatziguzu erreserbak@ekogunea.eus helbidera.

- Erreserba egindako ekintzan baja ematen baduzu, ez zaizu matrikularen zenbatekoa itzuliko.

- Ekintza batean izena emateko lekurik ez dagoenean, itxaron zerrendan irekiko da. Norbait bajan ematen bada, itxarote-zerrendan dauden eskatzaileekin harremanetan jarriko gara.

- Kutxa Ekogunea-k eskubidea du gutxieneko matrikula kopururik lortzen ez duen jarduera bertan behera uzteko. Kasu horietan, izena eman dutenei matrikularen %100-a itzuliko zaie.

- Akats tipografikoak izan ezik, jardueren prezioak adierazitakoak izango dira eta BEZ-a barne izango dute.