Udazkeneko Sendabelarrak: habitat naturalean identifikatzeko irteera eta prestakinak egitea

Ikastaroak

2017ko Urriaren 28 (Larunbata)
Lekua
Kutxa Ekogunea parkea

Kutxa Ekogunea parkean izango den ikastaro praktiko hau bi zatitan banatuko da. Goizean ibilaldi bat egingo dugu parkean zehar, gure lurraldeko udazkeneko  sendabelar ohikoenak bere habitat naturalean identifikatzen eta beharrezko ditugunak aukeratu eta jasotzen ikasteko. Arratsaldean, elkarrekin giro goxoan bazkaldu ondoren, sendabelarren prestakinak egingo ditugu eta sendabelar bakoitzaren atal erabilgarriak, propietateak eta erabilerak zehaztuko ditugularik.

Hau guztia, espezialista den eta esperientzia eta ezagutza handia duen irakasle apasionatua bidelagun dugularik.

Partaideek etxera eraman ahal izango dituzue tailerrean prestatutakoak eta horregatik, kristalezko pote berrerabiliak ekartzea eskatzen dizuegu.

­­­­­­­­­­­­­­­­­­­***Bazkaria ez dago ikastaroaren prezioan barneratuta. Kutxa Ekoguneko jatetxe ekologikoan bazkaltzeko erreserba egiteko aukera. Erreserba Telefonoa: 619412086

Ordutegia

10:00-13:30 / 15:00-17:30

Hizkuntza

Gaztelera

Udazkeneko sendabelarrak
44,00€*

BEZ
barne

Kutxabankeko bezeroak

53,00€*

BEZ
barne

Orokorra