Jolas librea, zergatik eta nola (gazteleraz)

Tailerrak

2018ko Otsailaren 17 (Larunbata)
Lekua
Kutxa Ekogunea
Publiko mota
+ 18

Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako. Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu. Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara. Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.

Ordutegia: 17:00-18:30

Jolas librea
0,00€*

BEZ
barne

Orokorra