Hizkuntza-praktika ekologikoak: zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko?

Ikastaroak

2018ko Martxoaren 15-etik (Osteguna) 2018ko Martxoaren 22ra (Osteguna)
Lekua
Kutxa Ekogunea
Publiko mota
+ 18

Haur eta gazteei eragiten dieten egoeretarako hizkuntza-praktika ekologikoak identifikatu eta abiatzeko asmoz, KUTXA EKOGUNEA eta EMUN Aholkularitzaren artean ikastaro hau sortu dugu. Haurrek eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera izan eta erabakia har dezaten nahi dugu. Horretarako, gurasook, irakasleok eta hezitzaileok izan ditzakegun esku-hartze eraginkorrak identifikatuko ditugu.

Hizkuntza-praktika ekologikoak ezagutzeko gutako bakoitzaren motibazioa, konpetentziak eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta, begirada ekologikoa aintzat hartuta, haurren hizkuntzen jabekuntzan zein sozializazioan jarriko dugu arreta.

Helburuak:

  • Norberaren kontzientzia eta praktika linguistikoak ezagutu eta seme-alaba eta ikasleengan nola eragiten duten hausnartzea.
  • Munduko begiradatik, euskararen lurraldean haur eta gazteen hizkuntzekiko motibazio, ezagutza eta erabileran eragiten duten faktoreak ezagutzea.
  • Haurren eta gazteen euskara erabileran positiboki eragiteko praktika ekologiko komunak identifikatzea eta ahalduntzea.

Ordutegia: martxoaren 15, 20 eta 22; 17:00-20:00

Hizkuntza: euskaraz edo elebitan. Hartzaileen hizkuntzaren arabera, bi hizkuntza (euskara eta gaztelania) erabili ahalko dira. 

Hizkuntza ekologia
35,00€*

BEZ
barne

Orokorra

31,00€*

BEZ
barne

Kutxabank bezeroak