Hizkuntza-praktika ekologikoak: Zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko

Ikastaroak

2017ko Azaroaren 08-etik (Asteazkena) 2017ko Azaroaren 22ra (Asteazkena)
Lekua
Kutxa Ekogunea parkea
Publiko mota
+16 urte

Haur eta gazteei eragiten dieten egoeretarako hizkuntza-praktika ekologikoak identifikatu eta abiatzeko asmoz, Kutxa Ekogunea eta Emun Aholkularitzaren artean ikastaro hau sortu dugu. Haurrek eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera izan eta erabakia har dezaten nahi dugu. Horretarako, gurasook, irakasleok eta hezitzaileok izan ditzakegun esku-hartze eraginkorrak identifikatuko ditugu.

Hizkuntza-praktika ekologikoak ezagutzeko gutako bakoitzaren motibazioa, konpetentziak eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta, begirada ekologikoa aintzat hartuta, haurren hizkuntzen jabekuntzan zein sozializazioan jarriko dugu arreta. 

Helburuak:

  • Norberaren kontzientzia eta praktika linguistikoak ezagutu eta seme-alaba eta ikasleengan nola eragiten duten hausnartzea.
  • Munduko begiradatik, euskararen lurraldean haur eta gazteen hizkuntzekiko motibazio, ezagutza eta erabileran eragiten duten faktoreak ezagutzea.
  • Haurren eta gazteen euskara erabileran positiboki eragiteko praktika ekologiko komunak identifikatzea eta ahalduntzea.

Informazio gehiago

Datak eta ordutegia

  • 2017/11/08, 2017/11/15 eta 2017/11/22: 17:00-20:00

Hizkuntza

  • EUS edo Elebitan: Hartzaileen hizkuntzaren arabera, bi hizkuntza erabili ahalko dira.

Antolatzaileak

  

Hizkuntza praktikak
28,00€*

BEZ
barne

Orokorra

24,00€*

BEZ
barne

Kutxabankeko bezeroak