Gorputz eta etxerako xaboi naturala

Ikastaroak

2018ko Otsailaren 16 (Ostirala)
Lekua
Kutxa Ekogunea

Ikastaro hau beteta dago!

Tailer honen lehen zatian edozein xaboi egiteko beharrezkoa den prozesua ikasiko dugu eta hori praktikan jarriz eta olioa berrerabiliz etxerako xaboi bat egingo dugu.

Oinarrizkoa barneratu ondoren bi xaboi kosmetiko egingo ditugu olio garbiarekin. Jarraian sendabelarren ezaugarriak aprobetxatzeko teknikak aipatuko ditugu eta xaboi dekorazio aukerak azaldu.

Azken zatian gel bat prestatzen ikasiko dugu, gero haurrekin etxean erraz egin daitekeena. Zure gorputz eta etxeak gain naturak ere eskertuko dizu!

Ordutegia: 17:00-20:00

Hizkuntza: euskaraz

Gorputz eta etxerako xaboi naturala
32,00€*

BEZ
barne

Kutxabankeko bezeroak

34,00€*

BEZ
barne

Orokorra