Ikastetxeentzako Hezkuntza programa

2016ko Irailaren 02-etik (Ostirala) 2017ko Ekainaren 19ra (Astelehena)
Lekua
Kutxa Ekogunea
Publiko mota
Ikastetxeak

Ekoguneko Hezkuntza programa anitza da, unitate didaktiko eta ekintza desberdinez osatuta. Unitate didaktiko guztiak eskolan bertan hasten dira eta amaitzen dira, eta tartean Ekogunera bisita bat proposatzen dizuegu.

Ekogunean ordu bete inguruko tailerrak, jokoak eta bisitak egin daitezke jasangarritasunaren bidea zein izan daitekeen ulertzeko. Bi edo hiru ekintza gidatu egin daitezke eta era autonomoan beste ekintzak gauzatu. Denak dira oso praktikoak, ikaslea hemendik pasa eta hurrengo egunean bere kabuz zerbait berria egiten, ekiten, jakingo duela bermatuz.

Erabiltzen diren materialak naturalak edo modu jasangarrian egindakoak dira, eta askotan materialei bigarren bizitza ematen saiatzen gara, berrerabili egiten ditugu “gauzak”.

 
Ikusi Hezkuntza programaren aurkezpen bideoa

Ikastetxeentzako hezkuntza eskaintza