Pazko Asteko Udaleku kulturanitzak 2018

Udalekuak

Data
2018ko Apirilaren 03-etik (Asteartea) 2018ko Apirilaren 06ra (Ostirala) 50 PLAZA
Lekua
Kutxa Ekogunea
Publiko mota
3-12 urte

Zatoz Pazko Asteko udalekuetara eta ezagutu munduko kultura ezberdinetako ospakizunak!

3-12 urteko haurrek naturaz gozatu eta ikasi ahal izango dute, garai honetan munduan zehar burutzen diren jolasen bitartez: basotik arrautzak bilatu eta zein txorirenak diren identifikatu, arrautzak pisanka erara apaindu, untxi eta bilbi australiarrak ezagutu, udaberriaren hasiera ospatzeko piñata mexikar bat puskatu eta Indiako Holian bezala koloretako hautsez zipriztindu. Hau dena Ekoguneko bazter sekretuetan zehar, ibaian, basoan, baratzetan, jolas libre zein gidatuaren bitartez, kanpoan nahiz Haur Parkean.

NOIZ

Apirilaren 3tik 6era, 09:30-13:30.

ZERBITZU GEHIGARRIAK (taldea osatzen bada)

  • Zaintza zerbitzua 08:30-9:30
  • Bazkari zerbitzua 13:30-15:00.
  • Autobus zerbitzua Victoria Eugenian, 09:00etan jaso eta 14:00etan bueltatzeko aukera. 
Pazko Astea
60,00€*

BEZ
barne

Orokorra txanda bat

IZENA EMAN

Erletxoa, Familia ugaria edo Gaztedi plana (-%7) *